Oraingoan, kolorinetako pultserak egingo ditugu. Horretarako, taldeka antolatuko gara. Talde bakoitzak mahai handi baten inguruan hartuko du lekua.
- Bertan, ume bakoitzak folio bat izango du gainean gatza duelarik. Haur bakoitzak kolore desberdineko tiza bat aukeratu eta folioan pintatuko du.
- Tizaren kolorea gatzarekin nahastuko da eta gatzak dagokion kolorea hartuko du. Haur guztiek prozesu hau egin ondoren, kolore desberdinetako gatza lortuko dute.
- Gero, plastiko gogorreko tubu mehe eta labur bat eskuratuko dugu (eskumuturra inguratzeko modukoa). Eta ertz batean, zuloa ixteko plastilina zati bat jarriko diogu.
- Beste ertzetik, aurretiaz lortutako kolore desberdinetako gatza sartuko dugu tubua bete arte. Hau egin ondoren, beste ertzean, beste plastilina zati bat jarriko dugu gatza atera ez dadin.
- Amaitzeko, ertz horretan bertan, material berbereko baina laburrago eta lodiago den beste tubu bat jarriko diogu. Eta bi ertzak tubu honetan sartuko ditugu. Honela, pultsera bat lortuz.
Jarduera hau 3 urteko umeekin egitea proposatzen dut. Gutxi gora behera, ordubeteko iraupena izango duen ekintza bat da. Eskola orduetan kokatu nahi dut eta batez ere, gelakide guztiek parte hartzea nahiko nuke.
Izan ere, ume bakoitza gatza kolore batez koloreztatzen arduratuko bada ere, koloreak denen artean konpartituko dituzte kolorinetako pultserak eginez, horrela lankidetza sustatzea lortuko genuke.
Gainera, psikomotrizitate fina garatzeko aukera ere ematen du jarduera honek. Bai gatza tubuan sartzerakoan eta baita tubuaren ertzetan plastilina zatiak ipintzerakoan.
Bide batez, ikusten dugun koloreari dagokion izena emango diogu. Koloreak izenen bitartez identifika ditzaten.
Pultserak apaingarri bezala erabiltzen dira bai neskentzat eta baita mutilentzat ere. Noberberak diseinatuko du bere pultsera koloreen bitartez. Baina ez ahaztu kolorinetako pultserak direla.
Amaitzeko, pultsera horiek eurentzat izango dira. Beraz, norberak egindako lana, ikaskideen laguntzarekin noski, eskumuturrean inguratuta eramateko aukera izango dute. Esaterako, etxekoek ikus dezaten.
3 urtekoek hori egin! Nire seme nagusia aurkeztu behar dizut! Ilea ere kiskurtu egingo lizuke hark!
ResponderEliminarBestela pare bat kontu:
Pultserak egingo dituztela diozu. Zergatik? Zertarako?
Helburuak, gaitasunak, nola ikusi behar duzun ea horietara hurbildu zaren ala ez (ebaluatu), horiek denak ere pentsatu behar dira. Bestela, ez zara hezkuntzaz pentsatzen ari (nahiz eta hezitzaile postuan egon), telebistaren suzedaneo 3D interaktibo jatorraren papera hartzen duzu. Eskolak guarderia/aparkalekuarena.
Ikuspegi horri buelta batzuk eman eta garatu behar duzu.