domingo, 29 de abril de 2012

ESKOLA AHAZTUA

      Dokumental honek Hezkuntzari buruzko analisi bat eskeintzen du, ikuspegi historiko, ekonomiko pedagogiko eta politiko batetik egina. Bideo honek Espainiako Hezkuntza-historiari birpaso bat egiten dio, XX. mende hasieran izan zen modernitatearen aldeko bultzadatik abiatuta, Institutu-Eskolak gauzatu zuen saiakera pedagogikoa, misto eta laikoari esker.      Alejandro Tiana-k (Hezkuntzako Zuzendari Nagusi ohia) edo Pasqual Maragall-ek (Cataluniako Lehendakari ohia) eta beste batzuk, eritzia eman dute Institutu-Eskolak eginiko ekarpenei buruz . Aldi berean, ikasle ohiek (Zuloaga aizpak, Oriol Bohigas, Angeles Barnes) ikuslea eramango dute garai hartako geletara, haien oroimenez.      Dokumental honek eskertu nahi du esperimentu berri horrek ahalbidetu zituen aurrerapausoak: Nazioaren Kultura-maila igotzea umeekiko erabateko begirunekin. Estatuaren modernitatea biziki sustatu bazuen ere, Institutu-Eskolak izan zuen garrantzia soilik zenbait adituren buruan bizi da. Bideo honetan Espainiako Historiaren funtsezko personaiak berreskuratzen dira: Giner de los Raos, Josa Maraa Cossio, Josa Castillejo ........ Nazioaren aurrerapenen alde ahalegindu zirenak.      Gaur egun argi eta garbi ikus genezake nola umeek eskolara joateko ilusio hori galdu duten, nola irakaleek irakasteko grina galdu duten, nola ...
  

jueves, 26 de abril de 2012

3-4 urteko haurrentzako CD-a

 3- 4 urteko umeentzat erabili dezakegun materiala interesgarria honako hau da: Urtxintxa proiektuan dagoen "Ttatto" izeneko programa. CD-honetan zer dagoen lantzeko dokumentu hau dago.
Bertan ezaugarriak eta helburu didaktikoak ageri dira. Eta ondoren, CD-ROM honetan aurkitu ahal izango ditugun jarduerak aipatzen dira. Hauek aipatu ondoren, edukiekin hasten da. Hamabi gai desberdin lantzen ditu eta ipuin batean sartu eta gero, umeek ze jarduera gara ditzakete oso ondo azalduta agertzen da. Aurretiaz aipatzen diren jarduerak  bi zatitan sailkatu eta azaldu egiten ditu: ipuinaren ingurukoak eta gaiarekin erlazioa dutenak.
Ipuinak eta gaiekiko lotura ageri da. Eta bilakaera bat azaltzen digu, helduek, gurasoak, irakasleak... haurrekin irakurtzeko.
Azkenik ipuienen abestiak daude.

Irakurtzera animatzen zaituztet!!!  CD-Rom honetatik baliabide onak topatuko dituzue.

miércoles, 25 de abril de 2012

ELKARRIZKETEN HAUSNARKETA



Irakasle diren bi emakumeri egin genien elkarrizketa. Durangarra den irakasle hau, Zaldibarko eskola publikoan egiten du lan, 4 urteko gelan, hain zuzen ere. Bergaratarra den beste irakasleak bi eskolen esperientziari buruz eman zigun berri, hau da, Oñatiko eskola publikoari buruz eta Elgoibarko eskola pribatuari buruzkoak.
Ezeri ekin baino lehen, txokoen eta proiektuen arteko konparazio sakon bati buruzko hausnarketa burutu dugu. Azken finean, bata zein bestearen alde negatiboak zein positiboak argitara utziz.
Alde negatiboei erreparatuz gero, eskola pribatuaren metodologiaren erabilera aipatzea beharrezkoa zaigu. Izan ere, Proiektuen bidezko antolaketa eskasa eta kaskarra zela aipatu zigun irakasle bergaratarrak.
Proiektuek aurretiko programazio bat izan arren ez dute jarraitzen, behar baino garrantzi gehiago ematen diotelako umeen interesei. Aldi berean, proiektuak airean utziz, koherentzia baztertuz.
Hau guztia gutxi bada ere, proiektuek sarritan  denbora eta espazioarekiko erlazio eza dutela diogu. Esaterako, neguan Olentzero, elurra, Gabonak, hotza… landu beharrean lekuz kanpoko gaiak jorratzen dituzte. Adibidez, kotxeak, udazkena…
Eskola publikoari arreta jarriz gero, ikasleen arazoen aurrean Berritze-guneei edota PTei deituz ere, laguntza eskasa da. Azkenik, arazoa irakaslearengan geldituz. Honek, beste ikasleekiko atzerapena sor dezake eta buruhausteak gurasoei komunikatzeko prozesuan.
Alde positiboei dagokionez, eskola publikoan zein pribatuan, elkarlana eta elkarbizitza sustatzen da. Hezkidetza, jada, txertatuta dago. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, irakasleen arteko koordinazioa ona eta konstantea da.
Azken gogoeta gisa, bi elkarrizketatzaileen arteko adinaren diferentziak programazioarekiko perspektiba aldatzen du. Alegia, nagusienak positibismoa aplikatzen du bere egunerokotasunean eta gazteenak, ordea, konparazioetara mugatzen da.

lunes, 2 de abril de 2012

Ligatzeko gaitasuna.

Ligatzeko gaitasunaren definizioa:
Ondo tratatzea aurrean duzun pertsona eta berarengan atentzioa jartzea, berarengandik interesa duzula erakusteko.

Adierazleak: 
- Begirada: Lehenengoz beste pertsona ikusterakoan begietara begiratu.
- Irribarrea: pertsona horrekin ligatzea nahi duzula adierazteko.
- Laztanak: goxotasunez eta emeki.
- Besarkadak: goxoak, pasioarekin.
- Laudorioak: Hitzen bidez, politak, zintzoak
- Konplizitate keinuak: begi bat kliskatu.
- Atentzioa erakutsi: beste pertsona entzuten.

Ligatzeko gaitasunaren errubrika:


GAIZKI
NAHIKO
BIKAIN
BEGIRADA
Begirada zakarra
Zuk beste pertsonari begiratzea
Begiradak elkar -trukatzea
IRRIBARREA
Irribarre faltsua
Erdipurdiko irribarrea
Klonplizitatezko irribarrea
LAZTANAK
Gogorrak, agresiboak, basatiak
Piskat igurtzi
Goxotasunez eta emeki
BESARKADAK
Zaplada bat emanez
Goxoak
Pasiozkoak
LAUDORIOAK
Itxusiak, errespetu gabekoak.
Lagun artekoak
Zintzoak eta politak.
KONPLIZITATE KEINUAK
Keinu zakarrak
Begia kliskatu
Hurbiltzeko keinua eginez
ATENTZIOA ERAKUTSI
Beste pertsona entzun gabe
Berarekin hitz egin
 Berarekin hitz egin, bakarka leku egoki batean



 

viernes, 30 de marzo de 2012

ETORKIZUNEKO ESKOLAK GAUR SORTU


Honako "dokumental" honetan, lehengo eta gaur egungo eskolen arteko desberdintasunei buruz hitz egiten dute E.Punset eta Richard Gerver-ek, hala nola etorkizuneko eskolei buruz.

Oso interesgarria iruditu zait bideoa,  R. Gerver-ek aipamen oso politak eta interes handikoak egiten dituelako eskola/hezkuntzari buruz. Hurrengo lerroetan hausnarketa txiki bati ekingo diot.

Dakigunez eta normala denez, urteen poderioz garaiak aldatu egiten dira eta, horra hor non aurkitzen dugun hezkuntzaren arazoa. Gaur egun dagoen hezkuntza sistema ez dator bat bizi dugun garaiarekin, hau da, irakasle gehienak modu antiglosatu batean ematen dute klase, emaitz akademikoetan soilik arreta ipiniz. 
Horregatik esan daiteke, hezkuntzaren erronkarik nagusiena gertatu den aldaketa onartzea dela. Izan ere eta Gerver-ek dioenez, "En la educación lo que importa no es la meta, sino el camino hacia ella"

Gerver-ek esaten duenez, gaur egungo umeak eta lehengoak ez dira berdinak. Lehen, komunitate txikietan ikasten zuten (gurasoengandik, liburuetatik, irakasleengadik) eta orain, berriz, esperientzietatik, ezagutzetatik... beraz, dioenez, gaur egungo umeak gauza gehiago dakite baina ez dira hain jakintsuak. 

Nahiz eta eskola gehienetan ohiko hezkuntza sistema nagusitzen den, badaude zenbait eskola, zeintzuk sistema horretatik alde egiten duten, garapenari begiratzen dioten, eta ,beraz, sistema berri batengan apustu egiten duten. Eskola hauek zenbait proiektu eramaten dituzte aurrera, esaterako, bideoan agertzen den "Ikasgela adimentsuak" (aulas inteligentes). Honako hau, modu globalean pentsatzen duten hezkuntzan oinarritzen da.  Bertan, talde lana, elkartasuna...bezalako baloreak sustatu eta praktikan jartzen dira, hala nola, gizartean bizitzen jakitea. Azkenengo hau, Gerver-ek dioenez oso garrantzitsua da, izan ere, gaur egungo gazteak gizartearekin deskonektatuta sentitzen dira eta ondorioz bertatik (gizartetik) aldendu egiten dira.

Era berean, etorkizuneko eskoletan teknologia ezinbesteko tresna bilakatuko da ikaskuntza-prozesuak arintzeko, hala nola, hain garrantzizkoak diren gaitasunak (pentsamendu kritikoa, enpatia, sormena, berritzea, ezagueren transferentzia...).

Hau guztia dela eta,  eta Hezkuntza guztion kezka denez, ahalegindu gaitezen hau hobetzeko prozesuak garatzen eta bermatzen.