domingo, 29 de abril de 2012
ESKOLA AHAZTUA
Dokumental honek Hezkuntzari buruzko analisi bat eskeintzen du, ikuspegi historiko, ekonomiko pedagogiko eta politiko batetik egina. Bideo honek Espainiako Hezkuntza-historiari birpaso bat egiten dio, XX. mende hasieran izan zen modernitatearen aldeko bultzadatik abiatuta, Institutu-Eskolak gauzatu zuen saiakera pedagogikoa, misto eta laikoari esker. Alejandro Tiana-k (Hezkuntzako Zuzendari Nagusi ohia) edo Pasqual Maragall-ek (Cataluniako Lehendakari ohia) eta beste batzuk, eritzia eman dute Institutu-Eskolak eginiko ekarpenei buruz . Aldi berean, ikasle ohiek (Zuloaga aizpak, Oriol Bohigas, Angeles Barnes) ikuslea eramango dute garai hartako geletara, haien oroimenez. Dokumental honek eskertu nahi du esperimentu berri horrek ahalbidetu zituen aurrerapausoak: Nazioaren Kultura-maila igotzea umeekiko erabateko begirunekin. Estatuaren modernitatea biziki sustatu bazuen ere, Institutu-Eskolak izan zuen garrantzia soilik zenbait adituren buruan bizi da. Bideo honetan Espainiako Historiaren funtsezko personaiak berreskuratzen dira: Giner de los Raos, Josa Maraa Cossio, Josa Castillejo ........ Nazioaren aurrerapenen alde ahalegindu zirenak. Gaur egun argi eta garbi ikus genezake nola umeek eskolara joateko ilusio hori galdu duten, nola irakaleek irakasteko grina galdu duten, nola ...
jueves, 26 de abril de 2012
3-4 urteko haurrentzako CD-a
3- 4 urteko umeentzat erabili dezakegun materiala interesgarria honako hau da: Urtxintxa proiektuan dagoen "Ttatto" izeneko programa. CD-honetan zer dagoen lantzeko dokumentu hau dago.
Bertan ezaugarriak eta helburu didaktikoak ageri dira. Eta ondoren, CD-ROM honetan aurkitu ahal izango ditugun jarduerak aipatzen dira. Hauek aipatu ondoren, edukiekin hasten da. Hamabi gai desberdin lantzen ditu eta ipuin batean sartu eta gero, umeek ze jarduera gara ditzakete oso ondo azalduta agertzen da. Aurretiaz aipatzen diren jarduerak bi zatitan sailkatu eta azaldu egiten ditu: ipuinaren ingurukoak eta gaiarekin erlazioa dutenak.
Ipuinak eta gaiekiko lotura ageri da. Eta bilakaera bat azaltzen digu, helduek, gurasoak, irakasleak... haurrekin irakurtzeko.
Azkenik ipuienen abestiak daude.
Irakurtzera animatzen zaituztet!!! CD-Rom honetatik baliabide onak topatuko dituzue.

miércoles, 25 de abril de 2012
ELKARRIZKETEN HAUSNARKETA
Irakasle diren bi emakumeri egin genien elkarrizketa. Durangarra
den irakasle hau, Zaldibarko eskola publikoan egiten du lan, 4 urteko gelan,
hain zuzen ere. Bergaratarra den beste irakasleak bi eskolen esperientziari
buruz eman zigun berri, hau da, Oñatiko eskola publikoari buruz eta Elgoibarko
eskola pribatuari buruzkoak.
Ezeri ekin baino lehen, txokoen eta proiektuen arteko
konparazio sakon bati buruzko hausnarketa burutu dugu. Azken finean, bata zein
bestearen alde negatiboak zein positiboak argitara utziz.
Alde negatiboei erreparatuz gero, eskola pribatuaren
metodologiaren erabilera aipatzea beharrezkoa zaigu. Izan ere, Proiektuen
bidezko antolaketa eskasa eta kaskarra zela aipatu zigun irakasle
bergaratarrak.
Proiektuek aurretiko programazio bat izan arren ez dute
jarraitzen, behar baino garrantzi gehiago ematen diotelako umeen interesei. Aldi
berean, proiektuak airean utziz, koherentzia baztertuz.
Hau guztia gutxi bada ere, proiektuek sarritan denbora eta espazioarekiko erlazio eza dutela
diogu. Esaterako, neguan Olentzero, elurra, Gabonak, hotza… landu beharrean
lekuz kanpoko gaiak jorratzen dituzte. Adibidez, kotxeak, udazkena…
Eskola publikoari arreta jarriz gero, ikasleen arazoen
aurrean Berritze-guneei edota PTei deituz ere, laguntza eskasa da. Azkenik,
arazoa irakaslearengan geldituz. Honek, beste ikasleekiko atzerapena sor dezake
eta buruhausteak gurasoei komunikatzeko prozesuan.
Alde positiboei dagokionez, eskola publikoan zein
pribatuan, elkarlana eta elkarbizitza sustatzen da. Hezkidetza, jada,
txertatuta dago. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, irakasleen arteko
koordinazioa ona eta konstantea da.
Azken gogoeta gisa, bi elkarrizketatzaileen arteko
adinaren diferentziak programazioarekiko perspektiba aldatzen du. Alegia,
nagusienak positibismoa aplikatzen du bere egunerokotasunean eta gazteenak,
ordea, konparazioetara mugatzen da.
lunes, 23 de abril de 2012
miércoles, 4 de abril de 2012
lunes, 2 de abril de 2012
Ligatzeko gaitasuna.
Ligatzeko gaitasunaren definizioa:
Ondo tratatzea aurrean duzun pertsona eta berarengan atentzioa jartzea, berarengandik interesa duzula erakusteko.
Adierazleak:
- Begirada: Lehenengoz beste pertsona ikusterakoan begietara begiratu.
- Irribarrea: pertsona horrekin ligatzea nahi duzula adierazteko.
- Laztanak: goxotasunez eta emeki.
- Besarkadak: goxoak, pasioarekin.
- Laudorioak: Hitzen bidez, politak, zintzoak
- Konplizitate keinuak: begi bat kliskatu.
- Atentzioa erakutsi: beste pertsona entzuten.
Ligatzeko gaitasunaren errubrika:

GAIZKI | NAHIKO | BIKAIN | |
BEGIRADA | Begirada zakarra | Zuk beste pertsonari begiratzea | Begiradak elkar -trukatzea |
IRRIBARREA | Irribarre faltsua | Erdipurdiko irribarrea | Klonplizitatezko irribarrea |
LAZTANAK | Gogorrak, agresiboak, basatiak | Piskat igurtzi | Goxotasunez eta emeki |
BESARKADAK | Zaplada bat emanez | Goxoak | Pasiozkoak |
LAUDORIOAK | Itxusiak, errespetu gabekoak. | Lagun artekoak | Zintzoak eta politak. |
KONPLIZITATE KEINUAK | Keinu zakarrak | Begia kliskatu | Hurbiltzeko keinua eginez |
ATENTZIOA ERAKUTSI | Beste pertsona entzun gabe | Berarekin hitz egin | Berarekin hitz egin, bakarka leku egoki batean |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)