viernes, 30 de marzo de 2012

ETORKIZUNEKO ESKOLAK GAUR SORTU


Honako "dokumental" honetan, lehengo eta gaur egungo eskolen arteko desberdintasunei buruz hitz egiten dute E.Punset eta Richard Gerver-ek, hala nola etorkizuneko eskolei buruz.

Oso interesgarria iruditu zait bideoa,  R. Gerver-ek aipamen oso politak eta interes handikoak egiten dituelako eskola/hezkuntzari buruz. Hurrengo lerroetan hausnarketa txiki bati ekingo diot.

Dakigunez eta normala denez, urteen poderioz garaiak aldatu egiten dira eta, horra hor non aurkitzen dugun hezkuntzaren arazoa. Gaur egun dagoen hezkuntza sistema ez dator bat bizi dugun garaiarekin, hau da, irakasle gehienak modu antiglosatu batean ematen dute klase, emaitz akademikoetan soilik arreta ipiniz. 
Horregatik esan daiteke, hezkuntzaren erronkarik nagusiena gertatu den aldaketa onartzea dela. Izan ere eta Gerver-ek dioenez, "En la educación lo que importa no es la meta, sino el camino hacia ella"

Gerver-ek esaten duenez, gaur egungo umeak eta lehengoak ez dira berdinak. Lehen, komunitate txikietan ikasten zuten (gurasoengandik, liburuetatik, irakasleengadik) eta orain, berriz, esperientzietatik, ezagutzetatik... beraz, dioenez, gaur egungo umeak gauza gehiago dakite baina ez dira hain jakintsuak. 

Nahiz eta eskola gehienetan ohiko hezkuntza sistema nagusitzen den, badaude zenbait eskola, zeintzuk sistema horretatik alde egiten duten, garapenari begiratzen dioten, eta ,beraz, sistema berri batengan apustu egiten duten. Eskola hauek zenbait proiektu eramaten dituzte aurrera, esaterako, bideoan agertzen den "Ikasgela adimentsuak" (aulas inteligentes). Honako hau, modu globalean pentsatzen duten hezkuntzan oinarritzen da.  Bertan, talde lana, elkartasuna...bezalako baloreak sustatu eta praktikan jartzen dira, hala nola, gizartean bizitzen jakitea. Azkenengo hau, Gerver-ek dioenez oso garrantzitsua da, izan ere, gaur egungo gazteak gizartearekin deskonektatuta sentitzen dira eta ondorioz bertatik (gizartetik) aldendu egiten dira.

Era berean, etorkizuneko eskoletan teknologia ezinbesteko tresna bilakatuko da ikaskuntza-prozesuak arintzeko, hala nola, hain garrantzizkoak diren gaitasunak (pentsamendu kritikoa, enpatia, sormena, berritzea, ezagueren transferentzia...).

Hau guztia dela eta,  eta Hezkuntza guztion kezka denez, ahalegindu gaitezen hau hobetzeko prozesuak garatzen eta bermatzen.






miércoles, 28 de marzo de 2012

Familien karta jokora jolaz dezagun!!!!


Haur hezkuntzako 5 urteko gela bateri zuzenduta dagoen jarduera da. Haurrak gelako kortxoan korro baten jarrita karta jokora jolastuko dute, honela haurrek bertako ingurune soziala ezagutzen, konfiantza hartzen eta errespetatzen joango dira.

 Pirritx eta Porrotx pailazoen familien kartekin, munduan familia desberdinak daudela barneratuko dute. Baita  ere, beste umeek daukaten informazioa partekatuko dute, eta horrela umeak euren artean elkarlanean arituko dira. Gainera besteek dakitenari buruzko interesa piztuko zaie.

Karta joko honen bidez, haurrak familia desberdinak daudela ohartuko dira ( homosexual familia, heteroxexuala, bertakoa eta atzerritarra, gurasoak banaduta egotea, harrerako familia, guraso bakarrekoa) eta  honen  bidez, gizartean dagoena errespetatu behar dutela landuko dute.

Azkenik, haurrek joko honetara jolasten duten bitartean, gu irakasle izanda, ze emozio eta erreakzio dituzten behatu behar dugu. Gainera, jokoa amaitutakoan hamarretakoa ematen zaien bitartean, familiei buruz nahi dute komentatzeko utziko diegu. Horrela guk jarduerak zuen helburua ebaluatu ahal izateko.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Goazen bada sukaldatzera!

Gaurkoan sukaldatzeari ekingo diogu. Oraingoan yogurtak prestatuko ditugu haurren laguntzarekin.
Jarduera hau 3-6 urteko umeek arazorik gabe presta dezakete, beti ere, noski, irakaslearen laguntzarekin. 
Sukaldatzea egoera zail bati konponbidea bilatzeko beharra bezala bideratzen dut:
“...egin nahi dugu. Zer behar dugula uste duzue? Nola egin dezakegu?...”
Ondoren zehaztuko dudan bezala, idatzizko hizkuntzarekin lan egitea da, baina, horrez gain, jakitun nahiz matematikako esperientziekin zuzenean lotuta dagoen jarduera bat dela:
— kantitateak neurtzea,
— denbora multzoetan banatzea.

Errezeta egin aurretik
Zein osagai eta zein tresna behar ditugun zehaztu behar ditugu. Hau egiteko, yogurtaren errezeta altuan irakurriko dut (irakasleak) eta azaltzen den guztian arreta jartzen joan daitezela. Ondoren, gogoan dituzten gauzekin zerrenda egingo da arbelean eta ezer ez dela falta egiaztatuko da.
Zerrenda hau kartoi mehe batera pasatuko dugu eta bertan velcrozko zerrendaren gainean osagaien hitzak eta marrazkiak erantsi. Beste kartoi batean tresnen hitzak.

Osagaiak eta tresnak lortzea
Eskolan plaka elektriko bat daukagu, baita yogurtera ere. Eskolan aurkitu ezin ditugun gauza guztiak irakasleak ekar ditzake, edo bestela haurrek euren etxetik, edo guztiok hurbilen dugun dendara joan gaitezke gauza horiek erostera.
Edozein kasutan, beharrezkoa da erosketen zerrenda edo ekarri behar dutenaren zerrenda
egitea.














Errezeta egitea

Osagaiak (8 yogurt):
  • 800ml laktosa gabeko esnea
  • 1 laktosa gabeko yogurta

Oso erraz prestatzen dira yogurtak:
          1. Esnea ontzi handi batean jarri.
          2. Bertara gehitu yogurta. 
          3. Oso ondo nahastu (garrantzitsua da guztiz nahastea, eta disolbatzea). 
          4. Nahaski hau yogurt poteetan banatu. 
          5. Yogurtera baldin baduzue, taparekin estali eta martxan jarri 8 orduz. Ordu horietan ez da ezertarako ikutu ez mugitu behar. 
          6. Yogurtera 8 ordutara itzali eta hozgailuan gorde yogurtak jan artean.
          7. Yogurterarik ez baduzue, nahaskia pixka bat berotu ontzi batean (gehiegi ez berotu).
          8. Poteetan sartu eta beroa mantentzen saiatu estalirik. 
          9. 8 orduz utzi, eta ondoren, hozgailuan gorde.














Prestatutako plateraren dastaketa
Banakako mahai-zapiak egitea izan daiteke dastatu aurreko jarduera bat, eta, horien bidez,
abian jartzen ditugu eskuetako trebetasunak.

Amaierako jarduerak
Dastaketaren ostean, ondokoa eska diezaiekegu adinaren eta ikasturteko garaiaren arabera:
— Esperientziaren inguruan marrazki bat egin dezatela eta beren erara idatz dezatela.
— Zein zati gustatu zaien gehien marraztu eta idatz dezatela.
— Eurek egin duten zatia marraztu eta idatz dezatela.
— Segidak marraztu eta idatz ditzatela.

Nesak eta mutilak elkarrekin egiteko jarduera dugu hau. Baita beraien trebetasunak zeintzuk diren neurtzekoa ere.
Jarduera honekin bete nahi ditudan helburuak hauexek dira:
        - Eskuen trebetasunak lantzea.
        - Bakoitzaren emozioak zeintzuk diren behatzea.
        - Ohiturak/balioak sustatzea: Bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dion ezagutza eraikitzen.                                                                                                                                 
        -  Nork bere burua zaintzen ikasi: elikaduran, segurtasunean eta higienean.
  - Ohiturak hezi daitezke, funtsezkoa guk horretan esku hartzea.


Errezeta osasungarri eta zailtasunik gabekoa da.
Anima zaitez!!

martes, 20 de marzo de 2012

Kolorinetako pultserak

Oraingoan, kolorinetako pultserak egingo ditugu. Horretarako, taldeka antolatuko gara. Talde bakoitzak mahai handi baten inguruan hartuko du lekua.
- Bertan, ume bakoitzak folio bat izango du gainean gatza duelarik. Haur bakoitzak kolore desberdineko tiza bat aukeratu eta folioan pintatuko du.
- Tizaren kolorea gatzarekin nahastuko da eta gatzak dagokion kolorea hartuko du. Haur guztiek prozesu hau egin ondoren, kolore desberdinetako gatza lortuko dute.
- Gero, plastiko gogorreko tubu mehe eta labur bat eskuratuko dugu (eskumuturra inguratzeko modukoa). Eta ertz batean, zuloa ixteko plastilina zati bat jarriko diogu.
- Beste ertzetik, aurretiaz lortutako kolore desberdinetako gatza sartuko dugu tubua bete arte. Hau egin ondoren, beste ertzean, beste plastilina zati bat jarriko dugu gatza atera ez dadin.
- Amaitzeko, ertz horretan bertan, material berbereko baina laburrago eta lodiago den beste tubu bat jarriko diogu. Eta bi ertzak tubu honetan sartuko ditugu. Honela, pultsera bat lortuz. 




Jarduera hau 3 urteko umeekin egitea proposatzen dut. Gutxi gora behera, ordubeteko iraupena izango duen ekintza bat da. Eskola orduetan kokatu nahi dut eta batez ere, gelakide guztiek parte hartzea nahiko nuke. 
Izan ere, ume bakoitza gatza kolore batez koloreztatzen arduratuko bada ere, koloreak denen artean konpartituko dituzte kolorinetako pultserak eginez, horrela lankidetza sustatzea lortuko genuke.
Gainera, psikomotrizitate fina garatzeko aukera ere ematen du jarduera honek. Bai gatza tubuan sartzerakoan eta baita tubuaren ertzetan plastilina zatiak ipintzerakoan.
Bide batez, ikusten dugun koloreari dagokion izena emango diogu. Koloreak izenen bitartez identifika ditzaten.
Pultserak apaingarri bezala erabiltzen dira bai neskentzat eta baita mutilentzat ere. Noberberak diseinatuko du bere pultsera koloreen bitartez. Baina ez ahaztu kolorinetako pultserak direla.
Amaitzeko, pultsera horiek eurentzat izango dira. Beraz, norberak egindako lana, ikaskideen laguntzarekin noski, eskumuturrean inguratuta eramateko aukera izango dute. Esaterako, etxekoek ikus dezaten.

martes, 13 de marzo de 2012

Abestuz jolasean ibili!!!

Haur hezkuntzako umeei abestiak asko gustatzen zaizkienez eta honekin umeen motibazioa lortzen dugunez, hona hemen egun baterako erabili ahal diren abestitxoak eta jolasak.

-Klasera sartzeko, umeak tren bat imitatuz, denok aurrekoaren sorbaldari eutsi eta abesti hau abestuko dugu:  

TRENA

Txuku, txuku, txuku, txu

dabil jolasen trena.

Txuku, txuku, txuku, txu

Euskal Herritik barrena.


-Gero abesti honekin jarraituko dute:

ZUBIRI-ZUBIRI

Zubiri-zubiri,

nongori, nongori,

nongo alkate zerade (zara zu)?

Frantziako erregearen

seme-alabak gerade (gara gu).

Zubi honetatik

pasatzen dena

hemen geldituko dela,

hemen geldituko dela!

Abesti honetan besoak altxatuta eta eskutik heldurik zubia osatuko dute bi haurren artean. Gainerako haurrek sorbaldatik helduta, ilaran, zubi azpitik pasatzen hasiko dira abestia kantatuz. Hau bukatzerakoan zubi parean geratzen den haurra harrapatuko dute besoekin inguratuz eta zubikoek (joko hasieran izen identifikagarri bat ezarriko diote euren buruei) isilean galdetuko diote: zer nahi duzu, "txokolatea" ala "porru-patatak"?. Aukeraren arabera txokolatearen edo porru-patataren taldea osatzen joango dira zubia osatzen dutenen atzean jarriz. Ilaran haurrik geratzen ez denean bi taldeetako haurrak euren aldera hasiko dira tiraka bestea mugiarazteko.  Tokiz kanpo geratzen den taldea galtzailea izango da.

*Abesti honen bitartez umeak musika lantzeaz gain, psikomotrizitatea landuko dute ( besoak mugitzean, zubi azpitik pasatzerako orduan malgutasuna landuko dute...)


-Psikomotrizitatea lantzen jarraitzeko abesti hau egingo dugu:

MANDOKA

Mandoka-mandoka

hormara bota pilota.

Pilota hormatik,

egin salto gainetik.

Mandoka-mandoka

jar gaitezen lerroan

saltoka-saltoka

saltoka erritmoan.


Pilota-joko honetan tartea utziz haurrak ilaran jarriko dira hormara begira. Lehenengoak pilota botako du hormara eta pilota itzultzen denean haren gainetik salto eginez pasatzen utzi beharko dio ilarako bigarrenak jaso dezan eskuekin,  jarraian hormara bota dezan.

-Eta abesti jolasak bukatzeko:

HARRI-KOSKOR BATEKIN

Harri-koskor batekin,

hor dabil Martin, tin, tin.

Jotzen ditu kax, kax, kax!

Bata bestearekin.

Bata bestearekin,

jotzen ditu kax, kax, kax!

Harri koskor batekin,

hor dabil Martin, tin, tin.



Umeek esku banatan harri-koskor bi dutelarik eta abestiaren erritmoa jarraituz, bi harriak elkar joko dituzte modu honetan adibidez: aurrean, hanka baten azpian, bestearen azpian, atzean eta berriro aurrean.

Azkenik, berriro ere etxera bueltazteko trenera igoko dira.


Azken batean abesti hauekin, umeek musika eta psikomotrizitate fisikoa lantzen dute. Eta gehienetan umeen emozioa poztasuna izango da. Honakoa Haur Hezkuntzan garrantzizkoa iruditzen zait.

*Hauxe umeekin egitera gonbidatzen zaituztegu!

lunes, 12 de marzo de 2012

DANBORRAK EGITEN!!!

Gaurkoan eskulanak egingo ditugu, danbor bat hain zuzen ere!










Eskulan dibertigarri honi ekiteko beharrezko materiala honakoa da:
      
      -          Potoak
      -          Zinta isolatzailea                                       
-          Pertsianako zinta edo soka
-          Puxikak
-          Kartulina
-          Errotuladorea
-          Erregela
-          Guraizeak








Jarraitu beharreko pausoak:
1- Lehenik eta behin, kartulina moztuko dugu eta honekin potoa forratuko dugu.
KONTUZ GURAIZEEKIN! Gogoratu amari edo aitari eskatu behar diozula laguntza!













2- Kartulina eusteko, zinta isolatzailea erabiliko dugu. Ondoren, puxika moztuko dugu eta potoa estaliko dugu.












3- Orain eta jada bukatzeko, pertsianako zinta hartuko dugu eta potoaren bi aldeetan itsatsiko dugu zinta isolatzailearekin argazkian ikus daitekeen bezala.













4- ETA...LISTO! ZURE DANBORRA PREST DAGO SOINUA ATERATZEKO!










_____________________

Eskulan hau ikusi nuenean, aproposa iruditu zitzaidan Haur Hezkuntzako umeekin lantzeko, agian 3-5 urte bitartean. Erreza, polita, eta jostagarria izateaz gain, eduki didaktikoak ere baditu horregatik oso egokia iruditu zitzaidan.

Honako eskulanean, umeek hainbat arlo landu dezaketela iruditzen zait, esaterako, arlo plastikoa eta musikala.

Alde batetik arlo plastikoa nabarmentzen da, eskulan bat delako, beraiek egindakoa gainera. Horretaz gain, sormena ere lantzen dute, Haur Hezkuntzan ezinbestekoa eta are gehiago honako arlo honetan (plastikoa).

Bestetik, arlo musikala lantzen dute, danborra, hain zuzen ere, instrumentu musikal bat delako, hau da, musika ikasi eta egin dezaketelako berorrekin. Hau ere gure jardunean, ezinbestekoa bilakaturik.

Beraz, eta aurreko guztia kontuan harturik, esan dezaket oso eskulan betea dela, hala nola, erreza eta merkea, izan ere aipatutako materialak guztion eskura daude.

GAUZA GUTXIREKIN GAUZA HANDIAK EGIN DAITEZKEELAKO!

UDABERRIA GERTU!! PRESTA GAITEZEN!

Jarduera hau, 3-5 urteko umeei gidatua egongo litzateke. Udaberria gertu dugunez, aproposa iruditu zait kalean, mendian, etxetik, ... ikusiko ditugun lore motak identifikatzea.

Diapositiba hauen bidez, umeak naturarekin bat egitea nahi dut. Beraiek esperimenta ditzaten naturak ematen duen ezagutza. Lore famatuen edo hemen, Euskal Herrian, ugarien direnen izenak umeek ikastea nahi dut (identifikatzea gutxienez).

Ariketa hau baina, ez da diapositibak ikustera mugatzen. Jarduera anitz landu daitezke, loreei buruzko haurren ezagutza aberastu dadin, beti ere umeak protagonista izanik. Adibidez, haur bakoitzak gustukoen duen lore bat aukeratu eta gero zikatzen utzi liburu baten barruan, plastifikatu eta liburu bereizle bezala erabili.

Hauek baitira, haurrak bezalaxe, mundua kolorez eta poztasunez betetzen dutenak.

martes, 6 de marzo de 2012

BIGARREN MAILAKO ERAGINAK

      Ezeri ekin baino lehen, eskoletan ematen den hezkuntzari erreparatu eta honen inguruan zenbait buelta eman ondoren, honako hau ondorioztatu dugu; alde batetik, bigarren mailako eragin negatiboak daudela eta bestetik, berriz, eragin positibo zenbait. 

      Hasteko, bigarren mailako eragin negatiboei esplizitatzeari ekingo diogu. Lehenengo eta behin, gobernuak ezartzen duen hezkuntza sistemarekin ez gaudela bat argi islatu nahi dugu. Izan ere, hezkuntzari onura egin beharrean, alderdi ekonomikoari baino ez dio garrantzia ematen.

     Horregatik, gaur egungo hezkuntzaren arazoari so egin barik, haurrek hezkuntza memoristikoa jasotzen dutenez, ikasi eta estudiatzearen arteko ezberdintasuna ez dute bereganatuta. Ikasitakoa, ez ulertzeaz gain, ahaztu egiten zaie egun batetik bestera. 

     Halaber, kalifikatzeko metodoei ere tartetxo bat emango diegu. Azterketetan lortutako emaitzei besterik ez erreparatzeak, ikasleen motibazioa galtzea du ondorio. Gure esperientziatik abiatuz, taldeko zein banakako lanak egiteak motibazioa eta elkarlana areagotzeaz gain, kontzeptuak barneratzeko metodo baliagarriago bat dela ziurtatzen dugu. 

     Aitzitik, eragin positiboak behatuz, elkarbizitza eta lankidetza sustatzen dela begi bistakoa da. Aurretiaz aipatu bezala, taldeko lanak eginez gero, lankidetza kontzeptua barneratzen dute. Gizarte arauak ulertu eta erabiltzeko, elkarbizitza baliabide paregabea baita. 

     Amaitu dezagun esanez, ume bat heztea denon esku dagoela, umeak etorkizuna baitira. Eta euskal atsotitz zahar batek dioen bezala, “Haurrak huraxe ikusi, horixe ikasi”.

lunes, 5 de marzo de 2012

Indartsuenari ere makalaren lagun izatea komeni zaio

Hona hemen irakaspena duen ipuin labur eta interesgarri bat. Haurrei kontatzekoa nahiz antzeztekoa ere izan daitekeena. Kontakizunean zehar aipatzen den esaldi bat aukeratu dut titulu bezala, uste dudalako horixe bera dela ipuin honen bitartez umeei trasmititu nahi den mezua. Adiskidetasuna, lankidetza eta, batik bat, berdintasuna nabarmenduko nuke ipuin hau irakurri eta barneratu ondoren.