lunes, 5 de marzo de 2012
Indartsuenari ere makalaren lagun izatea komeni zaio
Hona hemen irakaspena duen ipuin labur eta interesgarri bat. Haurrei kontatzekoa nahiz antzeztekoa ere izan daitekeena. Kontakizunean zehar aipatzen den esaldi bat aukeratu dut titulu bezala, uste dudalako horixe bera dela ipuin honen bitartez umeei trasmititu nahi den mezua. Adiskidetasuna, lankidetza eta, batik bat, berdintasuna nabarmenduko nuke ipuin hau irakurri eta barneratu ondoren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ipuin polita, Oihana.
ResponderEliminarDidaktikan ari garenez, egokiagoa litzateke gehixeago zehaztea; "Haurrei kontatzekoa nahiz antzeztekoa" izan daitekeena badakigu, baina: Zein ziklotako umeei (edo zenbat urtekoei)? Nolako jarduerekin lotuko zenuke? Zergatik? Dagoeneko curriculum diseinua aztertzen hasita behar zenuke, zentzua topatzeko egokia litzateke interesekoak horrekin lotzea.
Bestela, web orriaz, merezi luke askoz ipuin gehiago daudela esatea eta Teatro testuei eskeinitako web orri batean ari zarela esateak ere argiago ulertzen lagun dezake (eta duen balioaren tamainaz pentsatzen lagundu ere bai). Hortik segituta, teatroaren ingurukoak interesatzen bazaizkizu, nortzuk hartzen duten parte ere esango nuke, behintzat bat edo batzuk nabarmendu.