martes, 28 de febrero de 2012

BERDINTASUNEAN HEZTEN!

Gure lana umeak txikitatik ondo hezten zailatzea izango denez, berdintasunean heztea oso garrantzitsua iruditzen zait eta horretarako Hezkidetza Haur Hezkuntzan lantzeko gida oso interesgarria iruditu zait, oso baliagarraia izan daiteke umeekin lantzeko.
Gidan haurrekin egin ahal diren 11 jarduera azaltzen zaizkigu, gainera jarduera bakoitzeko ze material behar den, jardueraren azalpena eta helburuak ageri dira. Honetaz aparte jarduera egin ondoren klasean denen artean mintzatzeko eta hausnarketa egiteko zenbait galdera planteatzen dira.
BETI BERDINTASUENEAN HEZI!!!

"TRANSZENDITZEKO HEZITU"




    Hezitzea, gure egunerokotasunean behin eta berriro topa dezakegun hitza da. Hain sinple ikus dezakegun hitza ,hain zuzen, konplexu bihurtzen da bere barrenak sakontzen baditugu. Hortaz, goian agertzen den artikulua oso aproposa iruditzen zait heziketa, ezaguerari buruz, kontzeptu berri bat edo agian ez hain berria sortzeko; honi buruz gehiago jakiteko, hezkuntzaren garrantziaz jabetzeko, izan ere, gezurra liteke esatea “hezitzea” gure irakasle lanbidean ezinbesteko hitza eta jarduna bilakatzen ez dela.

    Nahiz eta artikulua bere osotasunean ondo dagoen, konkretuki aspektu batekin ez nago ados, eta horregatik hurrengo lerroetan honakoa azalduko dut.

    “La familia es la mejor escuela de buenas costumbres y buen comportamiento”. Iruditzen zait esaldi honekin autoreak gehiegi orokortzen duela, izan ere, familia guztiak ez dira berdinak eta ondorioz guraso guztiak ezin daitezke eredutzat hartu, hau da, familia batean oinarrizko baloreak erakusten ez badira, familia hori ezin izango da “eskolatzat” hartu.

    Sarrera honi amaiera emateko, beraz, artikuluan agertzen den parrafo batekin utziko zaituztet, oso aproposa iruditzen zaidalako guztiok, gure etorkizunean zer eduki nahi dugunari buruz gogoeta txiki bat egitea.

    “Se necesitan Jóvenes con ahínco y esmero por nosotros y los demás, tomar medidas para el mejor funcionamiento de nuestra educación; verdadera preparación y vocación en el cuerpo docente que como difusores culturales den sentido y rumbo cierto a la juventud; tecnología aplicada en el sector educativo-institucional; mayor comunicación e interés por los proyectos, triunfos y deficiencias de nuestro entorno y una familia en verdad dispuesta”.

martes, 21 de febrero de 2012

DZANGA GEURERA!!!

Hona hemen, animaliak ezagutzeko, psikomotrizitatea lantzeko, abesteko eta ondo pasatzeko lagungarria den euskarazko kantu bat.

Bideo honetan, abestian aipatzen diren amimalien irudiak agertzen dira umeek identifika ditzaten. Gainera, animali bakoitzak egiten duen gorputz adierazpen nabarmenena imitatuko dugu. Horrela, errazagoa izango zaie animalien izenak eta irudiak lotzea eta barneratzea.

Ekintza hau baliagarria ikusten dut, hasiera batean, animaliak ezagutzeko. Behin hau lortuta, ondo pasatzeko.

ANIMA ZAITEZ PAPEREZKO ITSASONTZI BAT EGITERA!!! "origami"

Origami, japoniar jatorria du, papelak tolestean sortzen diren irudiak eta formak eraikitzean datza.

Lehenik eta behin, umeei zer egingo dugun azalduko diet, zertarako eta zein helbururekin. Gero, bideo hau jarriko diet pixkanaka pixkanaka eta pauso batzuk jarraituz umeei erakusteko paperezko itsasontzi batzuk egiten. Azkenik, paperezko itsasontzi bat egina izango dute, berorekin jolasteko.

Jarduera hau egokia iruditu zait Haur Hezkuntzako umeek psikomotrizitate fina lantzeko, batez ere, eskuen mugimedu koordinatuak lortzeko. Horretaz gain, haurrak ekintza hau burutzerakoan gustura eta entretenituta sentitzeko ariketa paregabea da.

martes, 14 de febrero de 2012

AGUR ESKAUT


Aisialdiko kanpamentu batean eskaut talde batek egiten duen agurra aukeratu dugu, haur eta gazteekin egiten den ekintza bat delako. Gainera, agurtzeko modu interesgarri bat iruditzen zaigu.

HAUR HEZKUNTZARAKO ARIKETAK

Honako orrialde honek , hezkuntzaren aburuz garrantzitsuak diren hainbat aspektu jorratzen ditu , esaterako,  marrazketa, idazketa, jokoak etab. Horregatik, baliogarria eta interesgarria iruditzen zaigu.

EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK

Euskal Ihauteriak
Inauteriak bistan daudenez, Euskal Herrian tradizionalak diren toki ezberdinetako jantziak biltzen dituen dokumentua aukeratu dugu.



View more PowerPoint from argi234

KUTSADURA

Gaur egun munduan dagoen kutsaduraren egoera den bezala islatzen duelako hautatu dugu bideo hau. Haurrentzako oso interesgarria dela uste dugu.