Jarduera hau, 3-5 urteko umeei gidatua egongo litzateke. Udaberria gertu dugunez, aproposa iruditu zait kalean, mendian, etxetik, ... ikusiko ditugun lore motak identifikatzea.
Diapositiba hauen bidez, umeak naturarekin bat egitea nahi dut. Beraiek esperimenta ditzaten naturak ematen duen ezagutza. Lore famatuen edo hemen, Euskal Herrian, ugarien direnen izenak umeek ikastea nahi dut (identifikatzea gutxienez).
Ariketa hau baina, ez da diapositibak ikustera mugatzen. Jarduera anitz landu daitezke, loreei buruzko haurren ezagutza aberastu dadin, beti ere umeak protagonista izanik. Adibidez, haur bakoitzak gustukoen duen lore bat aukeratu eta gero zikatzen utzi liburu baten barruan, plastifikatu eta liburu bereizle bezala erabili.
Hauek baitira, haurrak bezalaxe, mundua kolorez eta poztasunez betetzen dutenak.
Ideia ondo dago, baina gelan aldaketa batzuk egiteko gomendatuko nizuke (nik neure umearekin ditudan eskarmentuetan oinarrituta); oinarrian, askoz hobeto ikasten da loreekin argazkiekin baino (ikaskuntzen teorietan sartzen garenean, akaso, argi ikusiko duzu).
ResponderEliminarBestela, curriculumarekin batu behar zenuke pentsatzen duzun jarduera. Behin curriculumeko gaitasun/helburu/eduki/metodologiarekin batzen hasitakoan ariketa bera zure buruan aldatzen, aberasten eta hobetzen hasiko zaizu-eta