DEFINIZIOAK

Taldekideen artean lehendik topatutako definizioak irakurri ondoren, guztion artean sortutako azkenengo  definizio biak honakoak dira:

KURRIKULUMA

Kurrikuluma zera da, eskola-hezkuntzaren helburuak erabakitzen dituen proiektua, hau da, kulturaren alderdiak eta eskola kulturara inkorporatzearen alderdiak, eskolak sustatu nahi dituenak eta ekintza-plan egoki batean proposatzen dituenak, hala nola, esperientziak, ekintzak, materialak eta irakaskuntza-ikaskuntza metodoak, proposatutako helburuak lortzeko asmotan.

DIDAKTIKA OROKORRA

Didaktika Orokorra  komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologikoa da, hala nola, prozesuei buruzko ezagutza eta ikerketaz arduratzen dena, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburu dituelarik.