martes, 6 de marzo de 2012

BIGARREN MAILAKO ERAGINAK

      Ezeri ekin baino lehen, eskoletan ematen den hezkuntzari erreparatu eta honen inguruan zenbait buelta eman ondoren, honako hau ondorioztatu dugu; alde batetik, bigarren mailako eragin negatiboak daudela eta bestetik, berriz, eragin positibo zenbait. 

      Hasteko, bigarren mailako eragin negatiboei esplizitatzeari ekingo diogu. Lehenengo eta behin, gobernuak ezartzen duen hezkuntza sistemarekin ez gaudela bat argi islatu nahi dugu. Izan ere, hezkuntzari onura egin beharrean, alderdi ekonomikoari baino ez dio garrantzia ematen.

     Horregatik, gaur egungo hezkuntzaren arazoari so egin barik, haurrek hezkuntza memoristikoa jasotzen dutenez, ikasi eta estudiatzearen arteko ezberdintasuna ez dute bereganatuta. Ikasitakoa, ez ulertzeaz gain, ahaztu egiten zaie egun batetik bestera. 

     Halaber, kalifikatzeko metodoei ere tartetxo bat emango diegu. Azterketetan lortutako emaitzei besterik ez erreparatzeak, ikasleen motibazioa galtzea du ondorio. Gure esperientziatik abiatuz, taldeko zein banakako lanak egiteak motibazioa eta elkarlana areagotzeaz gain, kontzeptuak barneratzeko metodo baliagarriago bat dela ziurtatzen dugu. 

     Aitzitik, eragin positiboak behatuz, elkarbizitza eta lankidetza sustatzen dela begi bistakoa da. Aurretiaz aipatu bezala, taldeko lanak eginez gero, lankidetza kontzeptua barneratzen dute. Gizarte arauak ulertu eta erabiltzeko, elkarbizitza baliabide paregabea baita. 

     Amaitu dezagun esanez, ume bat heztea denon esku dagoela, umeak etorkizuna baitira. Eta euskal atsotitz zahar batek dioen bezala, “Haurrak huraxe ikusi, horixe ikasi”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario