Jarduera hau 3-6 urteko umeek arazorik gabe presta dezakete, beti ere, noski, irakaslearen laguntzarekin.
Sukaldatzea egoera zail bati konponbidea bilatzeko beharra bezala bideratzen dut:
“...egin nahi dugu. Zer behar dugula uste duzue? Nola egin dezakegu?...”
Ondoren zehaztuko dudan bezala, idatzizko hizkuntzarekin lan egitea da, baina, horrez gain, jakitun nahiz matematikako esperientziekin zuzenean lotuta dagoen jarduera bat dela:
— kantitateak neurtzea,
— denbora multzoetan banatzea.
Errezeta egin aurretik
Zein osagai eta zein tresna behar ditugun zehaztu behar ditugu. Hau egiteko, yogurtaren errezeta altuan irakurriko dut (irakasleak) eta azaltzen den guztian arreta jartzen joan daitezela. Ondoren, gogoan dituzten gauzekin zerrenda egingo da arbelean eta ezer ez dela falta egiaztatuko da.
Zerrenda hau kartoi mehe batera pasatuko dugu eta bertan velcrozko zerrendaren gainean osagaien hitzak eta marrazkiak erantsi. Beste kartoi batean tresnen hitzak.
Osagaiak eta tresnak lortzea
Eskolan plaka elektriko bat daukagu, baita yogurtera ere. Eskolan aurkitu ezin ditugun gauza guztiak irakasleak ekar ditzake, edo bestela haurrek euren etxetik, edo guztiok hurbilen dugun dendara joan gaitezke gauza horiek erostera.
Edozein kasutan, beharrezkoa da erosketen zerrenda edo ekarri behar dutenaren zerrenda
egitea.
Errezeta egitea
Osagaiak (8 yogurt):
- 800ml laktosa gabeko esnea
- 1 laktosa gabeko yogurta
Oso erraz prestatzen dira yogurtak:
1. Esnea ontzi handi batean jarri.
2. Bertara gehitu yogurta.
3. Oso ondo nahastu (garrantzitsua da guztiz nahastea, eta disolbatzea).
4. Nahaski hau yogurt poteetan banatu.
5. Yogurtera baldin baduzue, taparekin estali eta martxan jarri 8 orduz. Ordu horietan ez da ezertarako ikutu ez mugitu behar.
6. Yogurtera 8 ordutara itzali eta hozgailuan gorde yogurtak jan artean.
7. Yogurterarik ez baduzue, nahaskia pixka bat berotu ontzi batean (gehiegi ez berotu).
7. Yogurterarik ez baduzue, nahaskia pixka bat berotu ontzi batean (gehiegi ez berotu).
8. Poteetan sartu eta beroa mantentzen saiatu estalirik.
9. 8 orduz utzi, eta ondoren, hozgailuan gorde.
Prestatutako plateraren dastaketa
Banakako mahai-zapiak egitea izan daiteke dastatu aurreko jarduera bat, eta, horien bidez,
abian jartzen ditugu eskuetako trebetasunak.
Amaierako jarduerak
Dastaketaren ostean, ondokoa eska diezaiekegu adinaren eta ikasturteko garaiaren arabera:
— Esperientziaren inguruan marrazki bat egin dezatela eta beren erara idatz dezatela.
— Zein zati gustatu zaien gehien marraztu eta idatz dezatela.
— Eurek egin duten zatia marraztu eta idatz dezatela.
— Segidak marraztu eta idatz ditzatela.
Nesak eta mutilak elkarrekin egiteko jarduera dugu hau. Baita beraien trebetasunak zeintzuk diren neurtzekoa ere.
Jarduera honekin bete nahi ditudan helburuak hauexek dira:
- Eskuen trebetasunak lantzea.
- Bakoitzaren emozioak zeintzuk diren behatzea.
- Ohiturak/balioak sustatzea: Bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dion ezagutza eraikitzen.
- Nork bere burua zaintzen ikasi: elikaduran, segurtasunean eta higienean.
- Ohiturak hezi daitezke, funtsezkoa guk horretan esku hartzea.
Errezeta osasungarri eta zailtasunik gabekoa da.
Anima zaitez!!
Errezeta osasungarri eta zailtasunik gabekoa da.
Anima zaitez!!



Oso polita, Jasone.
ResponderEliminarHala ere, aurrekoan curriculumera begiratzeko esan nizuen eta tarte soilik helduko diot, alderdi makalari (ez ahaztu martitzeneko klasean zehatzago azaltzeko eskatzea): Helburuen zatia (horri begiratu behar diot nik, gainera)
Zuk azaltzen dituzun helburu horietara, agian, bideratuko dituzu, bai. Baina helburu zehatzak falta dituzu; helburuak edukiekin eta ebaluazioarekin zuzen eta estu lotuta egon behar lukete.
Helburuei begiratuta goian aipatzen dituzun kontu batzuk ez dira agertzen; bestalde, erabat ezkutuan gelditu zaizu esnea jogurt bihurtzearen prozesua ez dela magikoa (alde nabarmena dago pentsatzetik egitera; egitean, agian ez litzateke ezkutuan geldituko)
Jogurra egiteko gaitasuna zehaztea bide egokia izan liteke.
Uh! Ahaztu zait: berez laktosarik gabekoa izan behar dela diozu; horrek baldintzatuta egon behar luke. Bestela, kolorerik gabeko gelatina steviagaz gozotuta baino ez lukete jango; ez?
ResponderEliminar