miércoles, 28 de marzo de 2012
Familien karta jokora jolaz dezagun!!!!
Haur hezkuntzako 5 urteko gela bateri zuzenduta dagoen jarduera da. Haurrak gelako kortxoan korro baten jarrita karta jokora jolastuko dute, honela haurrek bertako ingurune soziala ezagutzen, konfiantza hartzen eta errespetatzen joango dira.
Pirritx eta Porrotx pailazoen familien kartekin, munduan familia desberdinak daudela barneratuko dute. Baita ere, beste umeek daukaten informazioa partekatuko dute, eta horrela umeak euren artean elkarlanean arituko dira. Gainera besteek dakitenari buruzko interesa piztuko zaie.
Karta joko honen bidez, haurrak familia desberdinak daudela ohartuko dira ( homosexual familia, heteroxexuala, bertakoa eta atzerritarra, gurasoak banaduta egotea, harrerako familia, guraso bakarrekoa) eta honen bidez, gizartean dagoena errespetatu behar dutela landuko dute.
Azkenik, haurrek joko honetara jolasten duten bitartean, gu irakasle izanda, ze emozio eta erreakzio dituzten behatu behar dugu. Gainera, jokoa amaitutakoan hamarretakoa ematen zaien bitartean, familiei buruz nahi dute komentatzeko utziko diegu. Horrela guk jarduerak zuen helburua ebaluatu ahal izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

a) Jolastu gaitezen . Bestela, zer jolasten dugu, ba? (begiratu Euskaltzaindian: Jolastu, jostatu edo olgatu, egia da-eta)
ResponderEliminarb) Beste pausu bat eman behar duzu orain; jarduera zehatza pentsatu behar duzu eta horri markoa eta justifikazioa eraikitzen (gaitasuna/helburuak, landuko diren edukiak, ea zein neurritan bete den -ebaluazioa-...)