Gaurkoan eskulanak egingo ditugu, danbor bat hain zuzen ere!
Eskulan dibertigarri honi ekiteko beharrezko materiala honakoa da:
- Pertsianako zinta edo soka
- Puxikak
- Kartulina
- Errotuladorea
- Erregela
- Guraizeak
Jarraitu beharreko pausoak:
1- Lehenik eta behin, kartulina moztuko dugu eta honekin potoa forratuko dugu.
KONTUZ GURAIZEEKIN! Gogoratu amari edo aitari eskatu behar diozula laguntza!
2- Kartulina eusteko, zinta isolatzailea erabiliko dugu. Ondoren, puxika moztuko dugu eta potoa estaliko dugu.
3- Orain eta jada bukatzeko, pertsianako zinta hartuko dugu eta potoaren bi aldeetan itsatsiko dugu zinta isolatzailearekin argazkian ikus daitekeen bezala.
4- ETA...LISTO! ZURE DANBORRA PREST DAGO SOINUA ATERATZEKO!
_____________________
Eskulan hau ikusi nuenean, aproposa iruditu zitzaidan Haur Hezkuntzako umeekin lantzeko, agian 3-5 urte bitartean. Erreza, polita, eta jostagarria izateaz gain, eduki didaktikoak ere baditu horregatik oso egokia iruditu zitzaidan.
Honako eskulanean, umeek hainbat arlo landu dezaketela iruditzen zait, esaterako, arlo plastikoa eta musikala.
Alde batetik arlo plastikoa nabarmentzen da, eskulan bat delako, beraiek egindakoa gainera. Horretaz gain, sormena ere lantzen dute, Haur Hezkuntzan ezinbestekoa eta are gehiago honako arlo honetan (plastikoa).
Bestetik, arlo musikala lantzen dute, danborra, hain zuzen ere, instrumentu musikal bat delako, hau da, musika ikasi eta egin dezaketelako berorrekin. Hau ere gure jardunean, ezinbestekoa bilakaturik.
Beraz, eta aurreko guztia kontuan harturik, esan dezaket oso eskulan betea dela, hala nola, erreza eta merkea, izan ere aipatutako materialak guztion eskura daude.
GAUZA GUTXIREKIN GAUZA HANDIAK EGIN DAITEZKEELAKO!






Oso polita, Olalla. Hala eta guztiz ere, haratago joaten ahalegindu zaitezen gomendatzen dizut (hurrengo batean agindu).
ResponderEliminarProzedura ederto azaltzen duzu (akaso nire txiki-nagusiarekin egiten ahalegindu ere egingo naiz), baina irakasle formakuntzan ari zarela ahaztu barik, zer ari zaren lantzen ere kontuan izan behar zenuke; bestela, okupatuta zerekin eduki ari zara pentsatzen eta ea okupazio hori polita den ala ez, erraza ala ez, gustagarria ala ez. Hezitzaile ikuspuntuari emoiona hurrengoan.
Bonus track: Eskulanak gustatu? Hiru erregalo: bat, bi eta hiru. Hezitzaile ikuspegia zure kontu.