viernes, 30 de marzo de 2012

ETORKIZUNEKO ESKOLAK GAUR SORTU


Honako "dokumental" honetan, lehengo eta gaur egungo eskolen arteko desberdintasunei buruz hitz egiten dute E.Punset eta Richard Gerver-ek, hala nola etorkizuneko eskolei buruz.

Oso interesgarria iruditu zait bideoa,  R. Gerver-ek aipamen oso politak eta interes handikoak egiten dituelako eskola/hezkuntzari buruz. Hurrengo lerroetan hausnarketa txiki bati ekingo diot.

Dakigunez eta normala denez, urteen poderioz garaiak aldatu egiten dira eta, horra hor non aurkitzen dugun hezkuntzaren arazoa. Gaur egun dagoen hezkuntza sistema ez dator bat bizi dugun garaiarekin, hau da, irakasle gehienak modu antiglosatu batean ematen dute klase, emaitz akademikoetan soilik arreta ipiniz. 
Horregatik esan daiteke, hezkuntzaren erronkarik nagusiena gertatu den aldaketa onartzea dela. Izan ere eta Gerver-ek dioenez, "En la educación lo que importa no es la meta, sino el camino hacia ella"

Gerver-ek esaten duenez, gaur egungo umeak eta lehengoak ez dira berdinak. Lehen, komunitate txikietan ikasten zuten (gurasoengandik, liburuetatik, irakasleengadik) eta orain, berriz, esperientzietatik, ezagutzetatik... beraz, dioenez, gaur egungo umeak gauza gehiago dakite baina ez dira hain jakintsuak. 

Nahiz eta eskola gehienetan ohiko hezkuntza sistema nagusitzen den, badaude zenbait eskola, zeintzuk sistema horretatik alde egiten duten, garapenari begiratzen dioten, eta ,beraz, sistema berri batengan apustu egiten duten. Eskola hauek zenbait proiektu eramaten dituzte aurrera, esaterako, bideoan agertzen den "Ikasgela adimentsuak" (aulas inteligentes). Honako hau, modu globalean pentsatzen duten hezkuntzan oinarritzen da.  Bertan, talde lana, elkartasuna...bezalako baloreak sustatu eta praktikan jartzen dira, hala nola, gizartean bizitzen jakitea. Azkenengo hau, Gerver-ek dioenez oso garrantzitsua da, izan ere, gaur egungo gazteak gizartearekin deskonektatuta sentitzen dira eta ondorioz bertatik (gizartetik) aldendu egiten dira.

Era berean, etorkizuneko eskoletan teknologia ezinbesteko tresna bilakatuko da ikaskuntza-prozesuak arintzeko, hala nola, hain garrantzizkoak diren gaitasunak (pentsamendu kritikoa, enpatia, sormena, berritzea, ezagueren transferentzia...).

Hau guztia dela eta,  eta Hezkuntza guztion kezka denez, ahalegindu gaitezen hau hobetzeko prozesuak garatzen eta bermatzen.






1 comentario:

  1. Hausnarketa interesgarria zurea. Pentsatzen dituzunak pentsatuta, HHko gela, borrokarik gabekoa izango ez bada ere, tokirik aproposena da. Batzuk zuk esaten dituzunak esaten dituzte eta batxilergoan eman behar dituzte eskolak. Ez daukate lan samurra aurretik haiek.

    Bestela, gomendio bat egin behar dizut; nahiz eta hausnarketa hori oso emankorra izan den, hurrengo batean ikasgaian ikusten ari garen zerbaiten adibidea zure interesekin batzen saiatu behar zenuke. Ahalegindu behin behintzat egiten.

    ResponderEliminar