martes, 13 de marzo de 2012

Abestuz jolasean ibili!!!

Haur hezkuntzako umeei abestiak asko gustatzen zaizkienez eta honekin umeen motibazioa lortzen dugunez, hona hemen egun baterako erabili ahal diren abestitxoak eta jolasak.

-Klasera sartzeko, umeak tren bat imitatuz, denok aurrekoaren sorbaldari eutsi eta abesti hau abestuko dugu:  

TRENA

Txuku, txuku, txuku, txu

dabil jolasen trena.

Txuku, txuku, txuku, txu

Euskal Herritik barrena.


-Gero abesti honekin jarraituko dute:

ZUBIRI-ZUBIRI

Zubiri-zubiri,

nongori, nongori,

nongo alkate zerade (zara zu)?

Frantziako erregearen

seme-alabak gerade (gara gu).

Zubi honetatik

pasatzen dena

hemen geldituko dela,

hemen geldituko dela!

Abesti honetan besoak altxatuta eta eskutik heldurik zubia osatuko dute bi haurren artean. Gainerako haurrek sorbaldatik helduta, ilaran, zubi azpitik pasatzen hasiko dira abestia kantatuz. Hau bukatzerakoan zubi parean geratzen den haurra harrapatuko dute besoekin inguratuz eta zubikoek (joko hasieran izen identifikagarri bat ezarriko diote euren buruei) isilean galdetuko diote: zer nahi duzu, "txokolatea" ala "porru-patatak"?. Aukeraren arabera txokolatearen edo porru-patataren taldea osatzen joango dira zubia osatzen dutenen atzean jarriz. Ilaran haurrik geratzen ez denean bi taldeetako haurrak euren aldera hasiko dira tiraka bestea mugiarazteko.  Tokiz kanpo geratzen den taldea galtzailea izango da.

*Abesti honen bitartez umeak musika lantzeaz gain, psikomotrizitatea landuko dute ( besoak mugitzean, zubi azpitik pasatzerako orduan malgutasuna landuko dute...)


-Psikomotrizitatea lantzen jarraitzeko abesti hau egingo dugu:

MANDOKA

Mandoka-mandoka

hormara bota pilota.

Pilota hormatik,

egin salto gainetik.

Mandoka-mandoka

jar gaitezen lerroan

saltoka-saltoka

saltoka erritmoan.


Pilota-joko honetan tartea utziz haurrak ilaran jarriko dira hormara begira. Lehenengoak pilota botako du hormara eta pilota itzultzen denean haren gainetik salto eginez pasatzen utzi beharko dio ilarako bigarrenak jaso dezan eskuekin,  jarraian hormara bota dezan.

-Eta abesti jolasak bukatzeko:

HARRI-KOSKOR BATEKIN

Harri-koskor batekin,

hor dabil Martin, tin, tin.

Jotzen ditu kax, kax, kax!

Bata bestearekin.

Bata bestearekin,

jotzen ditu kax, kax, kax!

Harri koskor batekin,

hor dabil Martin, tin, tin.



Umeek esku banatan harri-koskor bi dutelarik eta abestiaren erritmoa jarraituz, bi harriak elkar joko dituzte modu honetan adibidez: aurrean, hanka baten azpian, bestearen azpian, atzean eta berriro aurrean.

Azkenik, berriro ere etxera bueltazteko trenera igoko dira.


Azken batean abesti hauekin, umeek musika eta psikomotrizitate fisikoa lantzen dute. Eta gehienetan umeen emozioa poztasuna izango da. Honakoa Haur Hezkuntzan garrantzizkoa iruditzen zait.

*Hauxe umeekin egitera gonbidatzen zaituztegu!

1 comentario:

  1. Irakurri dut, Iraide.
    Gauza bi, bata arpegikera hobeaz: Begiratu hemen, Takolo, Pirritx eta Porrotxen Zatoz jolastera edo Jolasen altxorra edo, akaso, bietan; horren antzerako asko aurkitu ahal dituzu, ondo etorriko zaizkizunak
    Ez hain arpegikera onaz: zu begiralea zara eta begirale ibilita zaude, beraz, didaktikako ikasgai hau barik ere landuta izan dituzo gaiok (edo landu izango zenituen); beraz, ahalegindu ikasgaiko kontzeptuak gehiago islatzen, gauza zailagoak egiten (ikasten, hain zuzen).

    ResponderEliminar