Irakasle diren bi emakumeri egin genien elkarrizketa. Durangarra
den irakasle hau, Zaldibarko eskola publikoan egiten du lan, 4 urteko gelan,
hain zuzen ere. Bergaratarra den beste irakasleak bi eskolen esperientziari
buruz eman zigun berri, hau da, Oñatiko eskola publikoari buruz eta Elgoibarko
eskola pribatuari buruzkoak.
Ezeri ekin baino lehen, txokoen eta proiektuen arteko
konparazio sakon bati buruzko hausnarketa burutu dugu. Azken finean, bata zein
bestearen alde negatiboak zein positiboak argitara utziz.
Alde negatiboei erreparatuz gero, eskola pribatuaren
metodologiaren erabilera aipatzea beharrezkoa zaigu. Izan ere, Proiektuen
bidezko antolaketa eskasa eta kaskarra zela aipatu zigun irakasle
bergaratarrak.
Proiektuek aurretiko programazio bat izan arren ez dute
jarraitzen, behar baino garrantzi gehiago ematen diotelako umeen interesei. Aldi
berean, proiektuak airean utziz, koherentzia baztertuz.
Hau guztia gutxi bada ere, proiektuek sarritan denbora eta espazioarekiko erlazio eza dutela
diogu. Esaterako, neguan Olentzero, elurra, Gabonak, hotza… landu beharrean
lekuz kanpoko gaiak jorratzen dituzte. Adibidez, kotxeak, udazkena…
Eskola publikoari arreta jarriz gero, ikasleen arazoen
aurrean Berritze-guneei edota PTei deituz ere, laguntza eskasa da. Azkenik,
arazoa irakaslearengan geldituz. Honek, beste ikasleekiko atzerapena sor dezake
eta buruhausteak gurasoei komunikatzeko prozesuan.
Alde positiboei dagokionez, eskola publikoan zein
pribatuan, elkarlana eta elkarbizitza sustatzen da. Hezkidetza, jada,
txertatuta dago. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, irakasleen arteko
koordinazioa ona eta konstantea da.
Azken gogoeta gisa, bi elkarrizketatzaileen arteko
adinaren diferentziak programazioarekiko perspektiba aldatzen du. Alegia,
nagusienak positibismoa aplikatzen du bere egunerokotasunean eta gazteenak,
ordea, konparazioetara mugatzen da.
Zuen hausnarketa honek zera pentsarazi dit; irakasleok (edo zuek eurokin egon eta gero) erreta-edo daudela. Ez dakit horrela izan den ala ez (zuek esan), baina, hala bada, topatu irakasleren bat ilusioz gainezka dagoena, harekin egiteko berba.
ResponderEliminarJakina, honek ez dauka zer ikusi zuzenik ordu batzuetako gure "ikasgaitxuarekin", baizik eta askoz-askoz inportanteago den zuen formazioarekin.