domingo, 29 de abril de 2012
ESKOLA AHAZTUA
Dokumental honek Hezkuntzari buruzko analisi bat eskeintzen du, ikuspegi historiko, ekonomiko pedagogiko eta politiko batetik egina. Bideo honek Espainiako Hezkuntza-historiari birpaso bat egiten dio, XX. mende hasieran izan zen modernitatearen aldeko bultzadatik abiatuta, Institutu-Eskolak gauzatu zuen saiakera pedagogikoa, misto eta laikoari esker. Alejandro Tiana-k (Hezkuntzako Zuzendari Nagusi ohia) edo Pasqual Maragall-ek (Cataluniako Lehendakari ohia) eta beste batzuk, eritzia eman dute Institutu-Eskolak eginiko ekarpenei buruz . Aldi berean, ikasle ohiek (Zuloaga aizpak, Oriol Bohigas, Angeles Barnes) ikuslea eramango dute garai hartako geletara, haien oroimenez. Dokumental honek eskertu nahi du esperimentu berri horrek ahalbidetu zituen aurrerapausoak: Nazioaren Kultura-maila igotzea umeekiko erabateko begirunekin. Estatuaren modernitatea biziki sustatu bazuen ere, Institutu-Eskolak izan zuen garrantzia soilik zenbait adituren buruan bizi da. Bideo honetan Espainiako Historiaren funtsezko personaiak berreskuratzen dira: Giner de los Raos, Josa Maraa Cossio, Josa Castillejo ........ Nazioaren aurrerapenen alde ahalegindu zirenak. Gaur egun argi eta garbi ikus genezake nola umeek eskolara joateko ilusio hori galdu duten, nola irakaleek irakasteko grina galdu duten, nola ...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Luzeegia gaur nik ikusteko. Baina gordeta gelditzen zait hurrengo baterako.
ResponderEliminarOndo interesgarria ematen du. Eskola Berria oso mugimendu interesgaria da, zalantza barik.