Gure lana umeak txikitatik ondo hezten zailatzea izango denez, berdintasunean heztea oso garrantzitsua iruditzen zait eta horretarako Hezkidetza Haur Hezkuntzan lantzeko gida oso interesgarria iruditu zait, oso baliagarraia izan daiteke umeekin lantzeko.
Gidan haurrekin egin ahal diren 11 jarduera azaltzen zaizkigu, gainera jarduera bakoitzeko ze material behar den, jardueraren azalpena eta helburuak ageri dira. Honetaz aparte jarduera egin ondoren klasean denen artean mintzatzeko eta hausnarketa egiteko zenbait galdera planteatzen dira.
BETI BERDINTASUENEAN HEZI!!!
Hain motx ikusita aurreiritzi bat sortu zait. Aurreiritiz okerra: benetan baliabide interesgarria eta ohar argigarriak.
ResponderEliminarNire oharrak:
*Horrek zure izenaz gain beste etiketa bat merezi luke, "hezkidetza" edo holako zerbait. Sumatzen dut gehiagotan landuko duzu(e)la-eta.
* Estekan informazioa ezkutatu egiten duzu, zuk ezagutu arren irakurtzen ari denak ez. Klik egin beharrik gabe irakurleak aukeratzeko baliabideak eman behar zenizkioke jakiteko esteka horren atzean zer dagoen.
"Haur Hezkuntzan lantzeko gida hau" idatzi ordez, esate baterako: "Hezkidetza Haur Hezkuntzan lantzeko gida".
Gainera, ez dakit ikuspegi hori hartu duzun; baina euskarazko gida ipini duzu eta egileak UGT eta Espainiako Ministerio de Igualdad izan zena direnez, euskarazko bertsioari nik, bereziki, ondo begiratuko nioke. "Drogarik gabe, atsedenik ez" kanpainia eta beste gogoan.