martes, 28 de febrero de 2012

"TRANSZENDITZEKO HEZITU"




    Hezitzea, gure egunerokotasunean behin eta berriro topa dezakegun hitza da. Hain sinple ikus dezakegun hitza ,hain zuzen, konplexu bihurtzen da bere barrenak sakontzen baditugu. Hortaz, goian agertzen den artikulua oso aproposa iruditzen zait heziketa, ezaguerari buruz, kontzeptu berri bat edo agian ez hain berria sortzeko; honi buruz gehiago jakiteko, hezkuntzaren garrantziaz jabetzeko, izan ere, gezurra liteke esatea “hezitzea” gure irakasle lanbidean ezinbesteko hitza eta jarduna bilakatzen ez dela.

    Nahiz eta artikulua bere osotasunean ondo dagoen, konkretuki aspektu batekin ez nago ados, eta horregatik hurrengo lerroetan honakoa azalduko dut.

    “La familia es la mejor escuela de buenas costumbres y buen comportamiento”. Iruditzen zait esaldi honekin autoreak gehiegi orokortzen duela, izan ere, familia guztiak ez dira berdinak eta ondorioz guraso guztiak ezin daitezke eredutzat hartu, hau da, familia batean oinarrizko baloreak erakusten ez badira, familia hori ezin izango da “eskolatzat” hartu.

    Sarrera honi amaiera emateko, beraz, artikuluan agertzen den parrafo batekin utziko zaituztet, oso aproposa iruditzen zaidalako guztiok, gure etorkizunean zer eduki nahi dugunari buruz gogoeta txiki bat egitea.

    “Se necesitan Jóvenes con ahínco y esmero por nosotros y los demás, tomar medidas para el mejor funcionamiento de nuestra educación; verdadera preparación y vocación en el cuerpo docente que como difusores culturales den sentido y rumbo cierto a la juventud; tecnología aplicada en el sector educativo-institucional; mayor comunicación e interés por los proyectos, triunfos y deficiencias de nuestro entorno y una familia en verdad dispuesta”.

1 comentario:

  1. Benetan ona ematen du. Dokumentua gainetik begiratu badut ere, zurea bai eta desiragarria da irakaslegaiak horrelako gauzak pentsatu ahal izatea...
    Zure kontrakotasunari kontra eginaz: eskolarik onenak irakasle txarrak ere izan ditzake.

    Ohar bat: "Hezitzeko transzenditu" diozu; ez ote duzu aldrabes esan?

    ResponderEliminar